XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BAYONA-TIK

Espainia-ko gerla ta Eskualdunak

LANGILE CHURIAK ETA LANGILE GORRIAK

Azken irakurgaian agertu genuenez, Espainia alde Eskual-herrian, sozialisgoa, lenbizi iri aundietan lurra arturik, gero iri tikiagoetara ere zabaltzen eta edatzen ari zen.

Baziren, sozilistetan, izlari edo mintzalari eskualdunak ere, eta alde guztietan ageri zen ideia tzar hoik Eskual-herri guzietan indartuko ziratekeen irrisku aundia.

Oren gaitz artan sortu zen Euzko Langille Alkartasuna edo Solidaridad de Trabajadores Vascos deitu, eta geroago ain indartsu, mardo ta bortitz izango zen langile-elgarkuntza.

Eskual-elgarkuntza hau, katoliko zelarik, bertze katoliko aunitz bezela, lurra artu gabe igertu zitekela ?ez al zen beldur izaiteko? Bai; bainan, bazuen elgarkuntza horrek, bertze katolikoek etzuten zerbeit, anima bat, biziaren biztutzeko eta iraun-arazteko: eskualduntasuna.

Langile-katolikuen elgarkuntzak, aberatsek begi onez goratzen eta laguntzen dituzte; bainan, geienetan, ez katolikuak direlakotz, aberatsendako gorriak baino leguncheago, guricheago direlakotz baizik; eta ortche dute elgarkuntza hoik beren galbidea: katolikuen artean, aberatsak; aberatsen artean edo urbil, langileak, bainan aberatseri nolabaiteko esker-lokarriez atchikiak.

Gure eskual-langileek etzuten akatz edo gal-bide hori: eskual-maitatzaile orok (aberats ala ez-aberats), begi-onez goratzen eta laguntzen zituzten, bainan ez aberatsendako legunako eta eztiago ziratekeelakotz, eta bai langile eskualdunak zirelakotz, langile eskual-maitatzaileak zirelakotz, kanpotar eta maketoen ideia ta agindu-nahiaren kontra agertzen zirelakotz.

Egin zezaketen, beraz, eskual-langileek nahi zuketena beren eskubide ta zuzenen alde: agertu zitezken, aberaskeri eta nagusikeriaren kontra, gorriak berak baino gogorago, sutsuago, garrazkiago; eta eskual maitatzaileek, benetako eskualdunek, errespetatu ta maitatuko zituzketen; gehiago oraindik: nagusiren batek eskual-langileen kontra geiegikeriren bat egin nahi bazukeen, eskual-maitatzaile oro, nagusi aren kontra agertuko ziratekeen, alta (nahiz-eta) lagun ura ere eskual-maitatzailea izan.

Etzaio, bada, eskual-langileari gauza bat baizik eskatu: eskualdun on izan dedila; gure arbasoak bezela, langile eskualdun eta langile fededun izan dedila; eta holan izan eskeroz, defenditu ditzala, nahi dezan bezela, bere eskubide ta zuzenak, nahi badeza lan-uzteaz, nahi badeza nagusiaren geiegikeriak asarreki ta garrazki agertuz eta atakatuz.

Eta libertate ta askatasun aundi horrez eta eskual-maitasunaren itzalean eta geriz-pean, sendo, mardo eta bortitz asi da Eusko Langile Alkartasun arbola, bai eta eman ere igali ta fruitu ugari ta baliotsuak.

Langile elgarkuntza indartsu hori, eskual-maitatzaile benetako izaitez gainera, benetako giristino eta katoliko ere badela erran dugu, eta or du bertze meritu aundi bat, zeren katolikotasuna argi ta garbi agertzen duten langile elgarkuntzak, baitakigu, geienez, zeinen bizitza makal, argal eta aula eraman oi duten; bainan, pundu hau, ondoko irakurgaian obeki azaltzeko utziko dugu.

OIZ-MENDI.